Nagore Laffage erail zutenetik haren amak aurrera eramandako borroka goraipatu nahi du plataformak eta bide batez, "Nagoreren memoria bizirik mantendu, guztiok garelako Nagore".
Asun Casasola ipuin motzen lehiaketaren aurkezpena
Txingudi Anti Sexista plataformak Asun Casasola ipuin laburren lehenengo lehiaketa aurkeztu du gaur eguerdian. Azaroaren 25eko borroka egunarekin bat eginez eman dute lehiaketaren berri plataformako kideak. Bi arrazoi nagusi nabarmendu dituzte lehiaketa antolatzeko, batetik “Txingudi Anti Sexista barruan gauden eragile ezberdinek emakumeon indarkeriaren kontrako kontzientziazioaren alde lan egitea ezinbestekoa dela uste dugulako” eta bestetik, “memorioa eta errekonozimenduagatik”.
Indarkeria sexistaren ondorioz
erail zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage irundarra 2008ko sanferminetan. Ezaguna da Asun Casasola biktimaren amak geroztik aurrera eramandako borroka, “eredu bat da”, esan dute TASeko kideak, “emakumeon kontrako bortizkeriarik gabeko gizarte baten alde borrokatzen duelako”.
Ildo horretan Casasolaren figura goraipatu nahi dute TASen barruko kolektibo ezberdinek: “Nagore Laffage galdu genuenetik, Asunek –Casasolak– haren familiari gertatutakoa berriz gerta ez dadin lanean aritu da eta oraindik ere dihardu, dokumentalean parte hartzen, mobilizatzen eta berdintasunaren aldeko eragileen deietara erantzuten”.
Hori horrela, TAS plataformako eragileek “modu txiki batean bada ere” Casasolak orain arte egindako lana “goraipatu” eta Laffagen “memoria bizirik mantendu” nahi dute era horretan, “guztiok garelako Nagore”.
Lehiaketa
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Asun Casasola ipuin motzen lehiaketak
Indarkeria matxistatik askeak diren bizitzak izango du hizpide. 16 urtetik gorako lagunek parte hartu ahal izango dute, gazteleraz edo euskaraz, eta hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira idazlanak. Oinarri guztiak
bertan ikus daitezke.
Alfonso Sastrek, Eneritz Duesok, Mertxe Tranchek, Rosa Arburuak eta Asun Casasolak berak osatuko dute epaimahaia. Atal bakoitzaren irabazleak 300 euro irabaziko ditu, materialean.