‘Axola zait’ sentsibilizazio gunea
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako orotariko mezuak irakur daitezke gaurkoan Zabaltza plazan:
Emakumeak ez gara jopuak; Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna; Denak pertsonak gara… Irungo ikastetxeetako ikasleek idatzitako mezuak dira, eta Zabaltza plazan zehar zintzilikatutakoak.
Irungo Udalak eta bertako ikastetxeek elkarlanean garatutako iniziatibaren ondorio dira mezuak. Izan ere,
Axola zait izenpean sentsibilizazio gunea prestatu dute Zabaltza plazan, egun osoz. Irungo udaletxean bestalde, puntu lila zintzilikatu du dagoeneko tokiko gobernuak.
Horrez gain,
Emakume biktimak nola babestu indarkeria matxistatik goiburuko hitzaldia entzungai izango da 17:00etatik aurrera Amaia KZn.
Mobilizazioek hartuko dute lekukoa 19:00etatik aurrera. Izan ere,
Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez lelopean elkarretaratzera deitu du udal gobernuak Zabaltza plazan, 19:00etan. Ordu erdi beranduago bestalde, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak
Emakumeonganako indarkeria eten dezagun lemapean manifestazioa antolatu du leku beretik abiatuta San Juan plazaraino.
-
-
-
-
-
Ostegunean udaletxea morez apainduko dute.