A25aren mobilizazioak, arratsean, Bidasoan eta Oarsoaldean
Irunen bi izango dira, bat 19:00etan eta bestea 19:30ean. Pasaia, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan 19:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte.
Oarsoaldean eta Bidasoan arratsean egingo dituzte A25aren, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harirako ekitaldi zentralak, herri mobilizazioak.
Bidasokoak Irunen egingo dituzte. 19:00etan, eta Zabaltza plazan, udalak eta hiriko hainbat emakume taldek deitutako elkarretaratzea egingo dute, Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez leloarekin. Gainera, goizetik, Axola zait izeneko sentsibilizazio ekintza egiten ari dira toki horretan.
Bestalde, Txingudi Anti Sexistaren (Bidasoko hainbat eragile, talde eta kolektibo daude bertan) manifestazioa 19:30ean abiatuko da, Zabaltza plazatik ere.
Oarsoaldean, Pasaian (Antxon, Gure Zumardian), Oiartzunen (Doneztebe plazan) eta Errenteria-Oreretan (Herriko Plazan) elkarretaratzeak egingo dituzte, hiruak ala hiruak 19:00etan hasita.