Udalak Iturriotz eta Altzibar auzoetako ur kontagailuak aldatuko ditu aste honetan. Horren ardura zuzena Araconta enpresak izango du. Udalak esan duenez, zein eremutan egingo dituzte lanak uneoro bando bidez jakinaraziko dute. Hori bai, lanak 09:00etatik 17:00etara egingo dituzte, eta komeni ordu horren barruan norbait egotea etxebizitzetan. Hori ezinezkoa balitz, Araconta enpresarekin jarri behar da harremanetan hitzordua jartzeko: 943 33 00 93, edo 663 90 73 99.
- Altzibarren, erdialdean egingo dituzte aldaketak, honako tokietan: Martintxo kalea; Etxebeste etxadia; Agerre-alde etxadia; Klarene plaza; Mikelete kalea; Donepetri kalea; Araneder eta Otsakane bideak; Zelaia Etxadia eta Olako Zubia.
- Iturriotzen hauek dira eremuak: Makutso bidea; Bekosoro plaza; Garmendi bidea; Altamira bidea; Araneder bidea; Bidezarra; Ziara kalea; Argiñene kalea; Ozentzio kalea; Zirauki kalea; Bengoetxea plaza; Oiartzabal bidea eta Sarobe Erreka bidea.