36 taldek, 500 kirolari inguruk parte hartuko dute 2014-2015eko Hondarribiko Herri Olinpiadetan, garai berriko bigarren jokoetan.
Usain Voltiyeruan Semiak, iazko ekitaldiko irabazleak
Larunbatean hasiko dira aurtengo jokoak, bazkalostean, Arrantzale auzoan egingo den aurkezpen ekitaldiarekin. Iazko irabazleak piztuko du aurtengo sua, Usain Voltiyeruan Semiakek, eta ondoren egingo dute taldeen eta logoen aurkezpena. Lehen proba puntuagarria izango da logoena, eta herri kirolena bigarrena, larunbatean ere egingo dena.
Orotara zortzi egunetan banatu dute lehiaketa, aurreko ekitaldiaren egun kopuru bikoitza, eta beste hainbat berrikuntza daude, besteak beste garai bateko inauterietako ostirala berreskuratuko dutela.
Taldeen zerrenda
Akelarre; Alaxka ta baxka; Anizakillak; Ashkorax; Attunburuxkak; Barrio txinokuak; Bionttuak; Eskiletako abortuak; Heldu da biasoia!; Hirekin enak ariki!; Hok ez pattuk; Iguinak; In digu goiza; Josu belea makil idorrian; Karramarro zikiñak; Kasko hutzak; Klaro kon gas; Kolax; Korrokoiak; Mendeku; Mixikuak; Nudistak eta naturistak; Pexperlantak; Pontxurrak; Porruxalda; Portomokoko ixkiña; Putteruan alabak; Singer mornings; Ttantu tronko; Ttarratteneako paralinpikuak; Tximista; Txofila sport; Ur karruxa; Usain voltiyeruan semiak; Xerinkeneko erliak; eta Ziplo lurrera!