Kalitate ziurtagiria jasotzeko ekitaldian, DBH3ko ikasleek 'Five days dancing' egitasmoaren barruko koreografia aurkeztu dute.
Egun handia izan zen atzokoa Pasaia-Lezo Lizeoaren hezkuntza komunitate guztiarentzat. Albaola Itsas Kulturaren Zentroan hainbat adarreko ospakizuna egin zuten Lizeokoek, Kalitatezko Egitasmo Integratua (KEI) akreditazioa jasotzeko aitzakiarekin, baina
Five days to dance, Ikuska 2014, eta Donostia 2016 egitasmoekin harremana ez zuten ahaztu.
Txiki gelditu zen Albaolaren egoitzaren pabilioi nagusia atzo. Egunak merezi zuen, ehunka ikasle, guraso, eta hezkuntza komunitateko kideen presentzia horren seinale izan zen. Ordezkari politikoek ere ez zuten hutsik egin, tartean, Pasaiako eta Lezoko alkateek. Gotzon Bereziartua Lizeoko lehendakariak harro jaso zuen KEI Lizeora iritsi denaren seinale ematen duen oroigarria, eta esan zuen hezkuntza komunitate osoaren saria zela KEI, baina ez ausazkoa, hezkuntza kalitatearem ondorio baizik.
KEI akreditazio ematen dute Horreum fundazioko kide Juango Gomezek eman zion Bereziartuari oroigarria, hortaz, kalitatearen saria. Gomezek esan zuen gisa horretako akreditazio bakarra dela KEI, mundu mailako irizpideak jarraituz ematen dela, eta hori lortzeko bidea urteetakoa dela; Lizeoaren kasua ere hala izan da. Gomezek, aldi berean, nabarmendu zuen akreditazio lortzeko bidean “gazi-gozoak” izan direla, baina horiei aurre egiteko “kemena” goraipatu zuen.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidentea, Arantza Manterola, Albaolan izan zen ere atzo. Gorazarre hitzak erabili zituen Pasaia-Lezo Lizeoaren jardunaren berri emateko, eta hortaz, KEI jasotzea lan horren ondorio dela adierazi zuen.
Hitzaldien txandaren ondoren, eguneko harribitxiaren txanda izan zen. DBH3ko ikasleak aste osoan zehar
Five days dancing egitasmoaren barruan
Isiltasunaren ahotsa koreografia-antzerki garaikidea lantzen egon dira. Haurren esplotazioa eta esklabutza ardatz hartutako lana sortu dute De LooPERS-dance2gether elkarteko koreografoekin elkarlanean. Hunkigarria izan zen agerraldia, zur eta lur gelditu ziren ikusleak, eta ikasleek, irribarrearekin eta eskuak zerura altxata bukatu zuten dantzaldia. Pozik.
Gazteek, Ikuska 2014 Film Laburren Lehiaketaren barruko saioa egin zuten atzo, KEI ziurtagiriaren ematea baliatuz. Donostia 2016ren laguntza izan dute.