Juan Tamariz magoa (J.A)
Magia eta ilusionismoa uztartzen dituen magoa da Juan Tamariz. Urteen poderioz arrakasta handia lortu duen magoa da andaluziarra eta hainbesteko ospea eman dioten trukoak taularatuko ditu hilaren 29an larunbatarekin Amaia KZn, 20:00etan abiatuta. Ez da bakarrik ariko gainera Tamariz, izan ere, Consuelo Lorgia igarle telepatikoaren laguntza izango du
Magia Potagia izenpeko ikuskizuna garatzeko.
40 urtetan zehar garatutako trukorik onenak taularatuko dituzte bi artistek larunbatean. Ilusio trukoak, publikoaren parte hartzea exijitzen duten jokoak eta pantaila baten gainean magia erakustaldia eskainiko ditu Tamarizek, umoreaz lagunduta beti ere.
Sarrerak 16 euroko prezioan eskura daitezke
bertan edo Luis Marianoko turismo bulegoan, aldez aurretik. Bestela ere, egunean bertan eros daitezke leihatilan. 14 urtetik beherakoentzat eta langabeentzat 12 euroko prezio murriztua finkatu dute.