530 lagunek entzun zuten joan den astean HITZAren webgunean Hondarribiko Elektropatxarangak herri olinpiadetarako grabatu duen abesti berria.
Entzun abestia
Olinpiadetako abesti berriak arrakasta izan du Interneten. Esklusiban lortu zuen HITZAk abestia eta sare sozialetan hizpide izan zen; albisteak 3.000tik gora ikustaldi izan ditu Facebooken eta asko eta asko izan dira abestia jaitsi edota elkarbanatu dutenak. Dagoeneko batek baino gehiagok izango du letra buruz ikasita.
Hondarribiko Elektropatxarangak grabatu du herri olinpiaden abesti berria. Koldo Emeryrenak dira letra eta musika, eta moldaketak Elektropatxarangako kideek beraiek egin dituzte. Grabaketa Iker Alzagak egin du Psilocybenea Estudioan eta nahasketak ere bere ardura izan dira; Klaro kon Gas taldeko kidea delako eskatu zioten Alzagari nahasketak egitea, baina alboan izan ditu Mikel Ramirez eta Hodei Eceiza.
Alzagaren hitzetan, Eceiza asko inplikatu da zeregin horretan: “ordu asko sartu ditu, pila bat, egunero oso berandura arte egoten zen laguntzen”. HITZAk jakin izan duenez, Batzorde Olinpikoa Eceizaren jarrera aztertzen ari da, bere taldeko ordezkaria izan arren ez delako olinpiadetako bileretara joan. “Berak dio abestiarekin laguntzen aritu dela eta bileretako ordua pasatzen zitzaiola, baina nahi dugu jakin hori horrela izan ote den, baina susmoa dugu abestiaren grabaketaren istorio hori guztia bilerez libratzeko egin zutela. Laster hartuko dugu erabaki bat, baina momentuz Eceiza suspendituta dago eta ez zaila izango du larunbatean lehiatu ahal izatea”.
Larunbatetik, bi abesti
HITZAren bidez egin ez dutenek, larunbatean entzungo dute lehen aldiz Elektropatxarangaren abesti berria, 2014-2015eko herri olinpiaden inaugurazioan. Arrantzale auzoan izango da inaugurazio ekitaldia, laurak aldera. 15:45ean espero da suzi olinpikoa Benta Zaharrean, eta hortik estadiora eramango dute, olinpiadetan parte hartuko duten taldeetako ordezkariek babestuta.
Abesti berriarekin batera, garai bateko olinpiadetako kanta ere entzungo da probetako egunetan. Jesus Mari Mendizabal Bixargorri-k datzi zuen lehengo olinpiadetako letra, eta Jabier Muguruzak musika. Hemendik aurrera, bi kanta izango dituzte Hondarribiko olinpiadek, zein baino zein alaiagoa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.