Azaroaren 22tik 30era bitartean garatzen ari dira kanpaina Europa osoan. Irungo EkoCenterrak bi modutan parte hartuko du iniziatiban: batetik, dendan egunero berrerabilpenera bideratutako artikuluak pisatu eta horrek suposatzen duen baliabide aurrezpena kalkulatuko dute; bestetik, berrerabilpenaren bidez saihestutako CO2 kopurua zenbatzeko on line kalkulagailua eskuragarri jarri dute.
Emaus Fundazioaren Irungo eta Avileseko (Asturias) EkoCenterrak Hondakinen Prebentziorako Europako Astean parte hartzen ari dira azaroaren 22tik 30era bitartean. Hondakinekin sentsibilizatzeko Europa mailako prebentzio kanpaina da eta horrekin bat egiteko bi dira Irungo EkoCenterrak jorratutako lan ildoak.
Lehena,
+ berrerabili/- bota lelopean, dendan berrerabilpenera zuzendutako artikuluak pisatzean datza. Era horretan, hondakin bilakatu ez diren artikuluak eta beraz, aurreztutako baliabide naturalen kalkulua egiten du. Europa mailako datuak biltzen ari dira inplikatu ezberdinak prebenitu daitekeen hondakin kopurua jakite aldera.
Bestetik, kasu honetan berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin ere,
Nik berrerabiltzen dut, eta zu? lemapean, objektu bati bigarren bizitza bat emanda aurreztutako CO2 kopurua zenbatzeko
on line kalkulagailua –gazteleraz– bezeroen eta oro har, herritar ororen eskura jarri du fundazioak.