Zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek, 18:30etik aurrera. Nabarmenenak hiru izango dira. Alde batetik, Iazko kontu orokorra onartzeko proposamena jarriko dute mahai gainean. Bestetik, “garraio zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko proposamena” aztertuko dute. Emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko
adierazpen instituzionala ere irakurriko dute. Bozeramaleen batzarrak adostutakoa da.