"Gaitzespen irmoa" agerian utzi nahi izan dute adierazpena sinatu duten alderdiak, emakumeen aurkako indarkeria "haurtzaroan hasi eta euren bizitza oso zehar" ahalbidetzen duen sistemaren aurkako jarrera erakutsiz.
Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna medio, Irungo Tokiko Gobernuaren PSE, EAJ, EB eta PPren udal taldeek adierazpen instituzional bateratua argitara eman dute. Horren arabera, indarkeria sexistaren aurrean “gaitzespen irmoa” adierazten dute sinatzaileek.
Erasoak “mundu osoan indarrean dagoen sistema baten parte” direla nabarmendu dute udal taldeek. Sistema horren bitartez emakumeen aurkako “indarkeria ahalbidetzen” dela diote, “haurtzaroan hasi eta euren bizitza osoan zehar” luzatuz.
EH Bilduren udal taldeak ez du adierazpenarekin bat egin
“eta arrazoi nagusia adierazpenaren eraketan datza“.
Hori horrela, ondokoa da aipatutako udal taldeek adostutako adierazpen instituzionala.
A25eko adierazpen instituzionala