Labakaz gain, Nerea Ibarzabal eta Maider Arregik pilatu zituzten puntu gehien lehen kanporaketan. Abenduaren 8an Niessenen jokatuko duten finalean parte hartuko dute.
Larunbatean jokatu zuten Xepelar Bertso Eskolak eta Ereintza elkarteak elkarrekin antolatu duten lehiaketaren lehenengo kanporaketa. Xenpelar Etxean izan zen saioa, berrogei bat entzuleren aurrean. Maider Arregi, Asier Rubio, Nerea Ibarzabal, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Jon Gurrutxaga bertsolari gazteek hartu zuten parte saioan, eta Kepa Isasik jarri zizkien gaiak. Epaile lanetan Mikel Lersundi, Iñigo Legorburu eta Patxi Petrirena aritu ziren.

Xenpelar Sarien lehen kanporaketa
Lau ariketa egin behar izan zituzten bertsolariek: ofizioa, hiruna bertso doinu eta neurri librean; ofizioa, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuarekin; Bakarka, puntu bati erantzuna ematen, eta hamarreko txikian hitza emanda bertso bat emanda; kartzelakoa, hiruna bertso zortziko handian. Horrela geratu zen sailkapena —hiru onenek finala abenduaren 8an jokatu dute—:
- Ane Labaka (218,5 puntu).
- Nerea Ibarzabal (213,5 puntu).
- Maider Arregi (202 puntu).
- Jon Gurrutxaga (201,5 puntu).
- Amaia Iturriotz (197 puntu).
- Asier Rubio (171 puntu).