Ikuska azken txanpan sartu da
Gaur proiektatuko dituzte lehiaketarako azken film laburrak; bihar arratsean jakinaraziko dituzte irabazleak.
Zinemazaleek badute oraindik zerrekin gozatu, nahiz eta XVI. Ikuska bukatzear den. Gaur, 20:00etatik aurrera, lehiaketarako azken bost film laburrak proiektatuko dituzte, eta ondoren, gauean, Trintxerpeko film laburren lehiaketan klasikoa den intrigazko gaua ospatuko duten. Beldurrezko bederatzi lan ikusi hala izango dira. Bi emanaldiak doanekoak dira, biak, Alkateordetzan. Gaueko emanaldia 22:30ean hasiko da.
Bihar, berriz, epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa ezagutzeko eguna izango da. 19:30etik aurrera izango da. Erabakia ezagutu ondoren saritutako lan guztiak proiektatuko dituzte.