Emigrazioko eraikina konponduko duela dio Espainiako Gobernuak
Errehabilitazio proiektua diseinatzeko eskaria egingo duela adierazi du Madrilek; San Migeleko bizilagunek eta Irungo Udalak eraikina atontzeko eskaria hainbat aldiz egingo diote Espainiako Gobernuari.
Emigrazioko eraikina
Irungo Udalak eta San Migel Auzo Elkarteak egindako eskaerei erantzun die azkenean Espainiako Gobernuak. Urteak eman dituzte tokiko gobernuak eta bizilagunen elkarteak eraikinaren egoera txarraren berri ematen eta azkenean, Madrilgo gobernuak errehabilitazio proiektu bat diseinatzeko eskaria egingo duela jakinarazi dio udal gobernuari. Kontent hartu dute erantzuna Irungo Udaleko agintariek.