Aitzol Gogortza bisitatzeko eskaera egin du Errenteria-Oreretako alkateak
Pasa den urriaren 28ko plenoan EH Bilduk, EAJk eta Ezker Anitzak onartutako mozioak presoa askatzea eskatu zuen. Horrez gain, Gogortzaren egoeraren jarraipen zuzena egitea galdegiten zuen. Mozioari jarraituz, Julen Mendoza Espetxe Zaintzako Instituzioen idazkari nagusi Angel Yusteri preso oreretarra bisitatzeko baimena eskatu dio, gutun bitartez.