Hondarribiko Emeki emakume elkarteak antolatu du eta Coral Heras berdintasuneko teknikariak emango ditu jardunaldiak.
Gaurtik hasita,
Komunikazioa genero ikuspegitik (
Comunicación con perspectiva de género) goiburuko jardunaldiak burutuko dituzte hiru astez jarraian Emeki emakume taldearen egoitza berrian, Puntaleko eskola zaharrean. Hiru ostegunetan izango dira jardunaldiak, hilaren 20an, 27an eta abenduaren 4an, arratsaldeko laurak eta erdietan hasita.
Berdintasunean teknikari den Coral Herasek zuzenduko ditu ikastaroak. Besteak beste, komunikazioan parte hartzen duten elementuak aztertu, dohain sozialak garatzen saiatu eta lengoaia ez sexista erabiltzen ikasiko dute.
Jardunaldien programa