Gabonetarako hilabete falta arren, kontsumoa sustatzeko kanpaina abiatu dute merkatariek; "irundarrak beren hirian kontsumitzera" gonbidatu nahi dituzte era horretan.
Kanpainaren aurkezpena
Gabonetara begira Irungo saltokietan kontsumitzeko gonbidapena luzatu dute gaur hiriko merkatariek, Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Ekonomiaren Sustapenerako delegatuak
Bizi Irun. Gure dendak, gure taupadak lelopean. Ildo horretan, hiriko komertzioek bihotz gorriak jarriko dituzte euren saltokietan; baita Irunen zehar ere. 1.000 bihotz prestatu dituzte horretarako.
Bestalde, merkatariek jakinarazi dutenez, Gabonen inguruan lagun ikusezina egitea aurreikusi dute, nahiz eta xehetasunak aurrerago plazaratuko dituzten. Gainera, Gabonak pasa ondotik, beherapenetan ere bihotzen kanpaina mantenduko dutela esan dute.
1.100 bat saltoki daude gaur egun Irunen eta ekonomiaren sektore garrantzitsua da hiriarentzat. Izan ere, 2.550 bat lagun aritzen dira sektorean lanean, Irungo langileen %12,3a alegia.