Oiartzungo erronkei aurre egiteko batzarra antolatu du Sarek, larunbaterako
Zereginak zehazteko eta etorkizuneko erronei aurre egiteko helburuz, herritarrak batzarrera deitu ditu Sarek hilaren 22rako (larunbata), 11:00etan Fermiñenen. Urriaren 31ena egin zen aurkezpenean presoen sakabanaketarekin bukatzeko saretzen ari den herri ekimenak esan zuen euren hurbileko helburuak dispertsioaren liburuxka zabaltzea, sarekideak egitea, eta urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den iniziatibari indarra ematea direla. Hori nola landu aztertuko dute larunbateko batzarraldian.
Horregatik, lanketa ahalik eta zabalena izan dadin, herritarrei batzarrera agertzeko eskatu diete.