Emakumeenganako indarkeria salatuko dute astearteko elkarretaratzean
Oarsoaldeko talde feministek deitu dute elkarretaratzea, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren barruan. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan bilduko dira, 19:00etan. Egun horren harira beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.
Oarsoaldeko talde feministek deitu dute elkarretaratzea, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren barruan. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan bilduko dira, 19:00etan.
Elkarretaratzearekin bat egin du Errenteriako Berdintasun Kontseiluak, eta herritar guztiak gonbidatu ditu bertara joan daitezen.
Beste ekintza batzuk
Kontseiluak egun horren harira egingo diren beste ekitaldi batzuetara agertzeko deia luzatu du. Horrela, astelehenean 18:00etan Niessenen Todas las mujeres filma emango dute, eta ondoren Maite Carrera eta Lurdes Giron psikologoek hitzaldia emango dute.
Ostiral iluntzean hitzaldia emango dute gaztetxean, indarkeria matxistari aurkako rapari buruz. 21:00etan hasiko da, eta ordubete beranduago kontzertua eskainiko dute La Furiak eta Dj Xarmak.
Horrez gain, herriko ikastetxeek gaia jorratuz prestatu duten erakusketara joateko dei egin diete herritarrei. 700 ikaslek hausnartu dute emakumeenganako indarkeriaren gainean. Erakusketa ostiralean hasiko da, eta abenduaren 2a arte ikus daiteke. Udaletxean, Niessen merkatalgunean, bi kiroldegietan eta Merkatuzarren jarriko dute.