Elektropatxarangaren azken abestia, esklusiba olinpikoan
Azaroaren 29an hasiko dira 2014-2015eko herri olinpiadak. 400 partaide baino gehiago izango dira lehian eta haien omenez, Olinpiadak abestia grabatu du Hondarribiko Elektropatxarangak. Sartu albistean eta entzun.
Hondarribiko Elektropatxarangak grabatu du herri olinpiaden abesti berria. Koldo Emeryrenak dira letra eta musika, eta moldaketak Elektropatxarangako kideek beraiek egin dituzte. Grabaketa Iker Alzagak egin du Psilocybenea Estudioan eta nahasketak ere bere ardura izan dira, baina alboan izan ditu Mikel Ramirez eta Hodei Eceiza.
Kanta nola geratu den jakin nahi baduzu, heldu saguari eta entzun
Olinpiadak abestia.