Babarrun jana antolatu du Ramuntxok iganderako
San Martin gastronomoen patroia ospatzeko helburuarekin prestatu dute babarrun jatea Ramuntxo Trinkete Clubeko kideek.
Ramuntxo Trinkete Clubeko kideek babarrun jana antolatu dute hilaren 23rako igandearekin. Urtero egin ohi bezala, San Martin gastronomoen patroia ospatu nahi dute era horretara. Babarrunak sakramentuekin batera zerbitzatuko dituzte; baita saiheskia ere.
Hori horrela, izena emateko interesa duten lagunek Trinkete Elkartean zintzilikatutako paperean edota 688 82 53 88 telefono zenbakian egin dezakete. Bazkideak eta bazkide ez direnak gonbidatu dituzte hitzordura.
Bazkariak 15 euroko prezioa du, kafea barne.