Euskararen Egunak iniziatibaren barruan Irungo Hitz Gurutzatuen I. Txapelketa egingo dute
Euskararen Egunaren harira hainbat jarduera eta ekitaldi prestatzen ari dira Irungo eragile ezberdinak. Horren barruan hitz gurutzatuen lehia antolatu dute eta ostiralera arte eman ahal izango dute izena interesatuek.
- 20:00etatik 21:30era, Kemen dantza taldearen eskutik mutxiko ikastaroa elkarteko lokalean. Hilaren 17a baino lehen eman behar zen izena.
- 10:00etan, Irungo Hitz Gurutzatuen 1. Txapelketa, EKTn. Sarituak egongo dira.
- 17:30etik 19:00etara, Eskulanak eta txokolatada haur eta gurasoentzat EKTn. Betti Gottik antolatuta.
- 19.30, trikipoteoa Auntxa taldearekin, Hazia tabernatik hasita.
- 08.30, hiri-martxa neurtua. Hasiera EKTn. Izen-ematea 2€ e-posta bidez edo egunean bertan.
- 10:00etatik 12.30era, Literatur beila udal liburutegian, AEK-k antolatuta.
- 10:00etan, marrazki lehiaketa lrungo Atsegina elkartean.
- 10:30ean, gosaria EKTn. Hiri-martxan parte hartu dutenek doan, gainerakoek 2€.
- 14:30ean, kantu bazkaria EKT eta Betti Gottiren eskutik. Sarrerak 15€, (Mari, Hazia, Migel eta Sunbilla ostatuetan)
- 16:00etatik 18:30era, haurrentzako jolasak Santiagoko Deabruak taldeak antolatuta.
- 19:00etan, musika giroa EKTtik abiatuta.
- 08:30etik 10:00etara, argazki rallya (izen-ematea EKTn egunean bertan). 5 euro. Informazio gehiago e-posta bidez lor daiteke.
- 12.00etan, Kemen dantza taldearen emanaldia San Juan Plazan.
- 13.00etan, Txorimaloak soinu taldearen emanaldia San Juan Plazan.
- 17:30ean, Auntxa trikitixa eskola eta musika eskolako trikitixa taldearen ikuskizuna San Juan Plazan.
- 13.00etan, mahaingurua Euskararen Egunaren harira, Antxeta irratitik zuzenean (89.7 FM).
- 19:30ean, bertso saioa Kabigorrin, Irunabarrek antolatua.
- 16.00etan eta 18.30ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Sarrera 7 euro, AEKn eta Hondarribiko turismo bulegoan salgai.