Bigarren urtez segidan parte hartuko du Irunek topaketan, Mercedes Abad idazlearen solasaldiarekin; Bilbon, Donostian eta Baionan ere finkatu dituzte hitzorduak.
Etxenike eta Sierra aurkezpenean
Emakume Idazleen Mundu Bat izenpeko topaketa egiten ari dira egunotan Bilbon, Donostian, Baionan, eta baita Irunen ere. Luisa Etxenike idazle irundarrak koordinatzen ditu hitzorduak eta Belen Sierra Kultur zinegotziarekin batera eman du iniziatibaren berri gaur goizean liburutegian egindako agerraldian.
Bigarrenez parte hartuko du Irunek gisa honetako iniziatiban eta aurtengoan, Mercedes Abad idazle kataluniarrarekin solasaldia eta eztabaida antolatu dute horretarako. Hala, biharko finkatu dute hitzordua 19:30ean Ikust Alaia liburutegian. Mertxe Trantxe historialari irundarrak moderatzailearen papera beteko du.
Mercedes Abad Bartzelonan jaio zen 1961. urtean. Informazio zientzietan lizentziatua, hainbat kazetetan kolaboratzen du. Kontaketak, eleberriak, eta antzezlanetarako eta irratirako gidoiak ere idatzi ditu Abadek.