Mundu osoan ezaguna den Aladdinen ipuin klasikoa txotxongilo bidez aurkeztuko du taldeak larunbatean Amaia KZn, 17:00etan abiatuta.
Literatura unibertsalaren klasikoan oinarritutako
Aladdin izenpeko txotxongilo emanaldia eskainiko du Gorakada konpainiak hilaren 22an larunbatarekin Amaia KZn, 17:00etan hasita. Euskaraz azalduko du konpainiak izen bereko ipuinean oinarritutako emankizuna. Sarrerak 4,10 euroan salgai daude Luis Marianoko turismo bulegoan edo
Kutxabank-en (lotura gazteleraz) atari digitalean eskura daitezke; emanaldiaren egun berean leihatilan ere salgai egongo dira.
Gorakada konpainia bizkaitarrak 25 urte bete zituen iaz eta haren lanik esanguratsuen artean daude, besteak beste:
Tartalo, Zirkoa, Reziklatex, Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimeneko Hiria, eta
Cyrano eta Ogro Txikia.