San Tomas eguneko ferian txosna jartzeko interesa duten elkarteei eta erakundeei zuzendu die abisua udalak; abenduaren 4an egingo dute zozketa. Nekazaritza elikagaien lehiaketan parte hartzeko izen emate epea bestalde, hilaren 28ra arte zabalik egongo da.
2013ko San Tomas eguna Irunen
San Tomas egunean txosna jarri nahi duten ikasle taldeek, elkarteek eta erakundeek hilaren 22ra arte izena emateko aukera izango dute. Denera, sei txosna izango dira eta izena ematen dutenen artean zozketa egingo du udalak abenduaren 4an, Kultura arloan, 18:00etan. Halaber, aurreko ekitaldietan zorterik izan ez duten elkarteak lehenetsiko direla adierazi du Irungo Udalak.
Hori horrela, onartutakoen eta baztertuen behin behineko zerrenda azaroaren 27an plazaratuko du udalak Kultur arloaren bitartez, HAZ bulegoan eta
irun.org helbidean. Hala, erreklamazioak eta alegazioak hilaren 30a baino lehen erantzungo dituztela jakinarazi du tokiko gobernuak.
Bestalde, San Tomas feriaren nekazaritza elikagai produktuen lehiaketan parte hartu nahi duten lagunek azaroaren 28ra arte eman ahal izango dute izena tokiko gobernuaren
atari digitalean edo HAZ bulegoan.