Artisau garagardoa ekoizten duen Bidasoa Basque Breweryk eta Bartzelonako Artisau Garagardoaren Institutuak antolatu dute lehiaketa; saridunak bi lagunentzako Irunera bidaia irabaziko du.
Garagardoa ardatz hartuta, argazki lehiaketa abiatu dute elkarlanean Bidasoa Basque Breweryk (BBB) eta Bartzelonako Artisau Garagardoaren Institutuak (ICA). Saritutako argazkiaren egileak bi lagunentzako Irunera bidaia irabazteaz gain, BBB lantegira bisita eta bertan ekoiztutako garagardoen kaxa bat eskuratuko ditu.
Artisau eran ekoiztutako garagardoaren kultura eta Irungo turismoa sustatzea da argazki lehiaketaren helburu nagusia. Garagardoarekin zerikusia duen edozein gai aukeratu dezakete parte hartzaileek baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, garagardo industrialen edozein irudi lehiatik at geldituko da.
Hala, lehen sariaz gain, bigarren eta hirugarren postuan aukeratutako argazkiek ere artisau garagardo kaxa bat ere jasoko dute. Horrekin batera,
Encantada ICAk ekoiztutako “garagardo neolitikoa” dastatzeko aukera izango dute.
Azaroaren 30era bitartean bidali ahal izango dira argazkiak. ICArekin harremanetan jartzeko
bertan sar daitezke interesatuak.
BBB eta ICA
Bidasoa Basque Breweryk orain gutxi ireki zituen ateak. Artisau garagardoa ekoizten duen mikroempresa berria den arren, Espainiako handienetakoa da. Garagardoa ekoizteko 1.000 litroko
slowbeer sistema erabiltzen du Bidasoko lantegiak.
ICA bestalde Bartzelonan sortutako erakunde berria da. Etxean egindako artisau garagardo ekoizleak, zein profesionalak formatzeko helburua du.