Ziurtagirien banaketa ostiral arratsaldean egin zuten, udaletxeko pleno aretoan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eskerrak eman zizkien merkatariei, baina baita beste eragileei ere.
Ziurtagirien banaketa ostiral arratsaldean egin zuten, udaletxeko pleno aretoan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eskerrak eman zizkien merkatariei, baina baita beste eragileei ere. Saretuz eta Lau Haizetararen lana aitortu zuen Balentziagak. Bi eragile horiek ziurtagiriaren sustapenean lagundu dute.
Bai Euskarari ziurtagiria merkatariei
Imanol Iparragirre Errenkoaldeko lehendakariak euskarazko zerbitzuaren garrantzia nabarmendu zuen, kalitatezko zerbitzua emateko garaian. Bai Euskarari ziurtagiriaren izenean hitz batzuk esan zituen Rober Gutierrezek. Azaldu zuenez, maiatzean sinatu zuten hitzarmena udalarekin, “arlo sozioekonomikoa lantzeko eta euskarazko harremanak sustatzeko”.
Honakoa da ziurtagiria jaso dutenen zerrenda osoa:
- Batitz.
- Begi optika.
- Bikoka.
- Boni zapatadenda.
- Roque zapatadenda.
- Casamayor jantzigintza.
- Denoi
- Federopticos Oarso
- Ibai-Lehor.
- Ipar Artekaritza.
- Irrintzi taberna.
- Maitexa tabakoak.
- Mala.
- Maite mihisedenda.
- Naiz.
- OARSO BIDASOKO HITZA.
- Osina ekodenda.
- Rosmi.
- Signos publizitatea.
- Talaipe arraindegia.
- Valentin foto-bideoa.
- Zaldiak jatetxea.