Abenduaren 20ra arte egongo da piztuta. Jai giroan piztuko dute: Abaraxka Ibiltariaren kalejira, Haurtzaroko trikitilariak, bideo emanaldia, talo tailerra haurrentzat, toberajoleak eta bertsolariak izango dira Arditurrin. Gaztaina eta sagardorik ez da faltako.
Ikazkin lana berreskuratze aldera piztuko dute txondorra Joxe Billaluze, Joxe Manuel Etxarte, Josetxo Arbelaitz
Baxerri eta Joxe Ramon Agirre
Marron-ek. Jai giroan egingo dute: Abaraxka Ibiltariaren kalejira, Haurtzaroko trikitilariak, bideo emanaldia, talo tailerra haurrentzat, toberajoleak eta bertsolariak izango dira Arditurrin. Gaztaina eta sagardorik ez da faltako.
Arditurriko txondorra pizten, 2012an
Abenduaren 20ra egongo da piztuta, eta egun horretan ere festa txiki batekin itzaliko dute. Olentzeroren laguntzaileak izango dira bertan, baita Irrien Lagunak ere. Olentzerori eskutitzak idazteko tartea egongo da, eta ikatza aterako dute. Olentzerok, Gabon bezperan Doneztebe plazara eramango du ikatz hori.
Txondorra piztuta dagoen artean, iazko txondorraren bideoa, argazki erakusketa eta bisita gidatuak (943 49 45 21 edo 943 49 50 69 telefono zenbakietara deitu behar da) egiteko aukera egongo da.