Gazte bat atxilotu dute bi autotan ustez lapurreta egiteagatik
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak abisua jaso zuen bart hamarretan, auto baten jabeak ibilgailuko leihoak irekita eta barrualdea mugitua aurkitu zituelako. Iturri horren arabera, lapurretaren egilearen bila ari zirela, antzeko gertakari baten berri ematen zuen deia jaso zuten.
Ustezko egilea atxilotzera joan zirenean, adierazi dutenez, ertzainei oldartu zitzaien. 19 urteko gaztea da atxilotutakoa, eta hainbat aurrekari ditu, hamabi aldiz atxilotu baitute. Epailearen esku utzi dute gaur.