Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ikusteko sarrerak salgai
Txo, Mikmak txikia izenpeko saioa taularatuko dute pailazoek Hondarribiko kiroldegian. Bi emanaldi izango dira denera, 16:00etan eta 18:00etan. http://youtu.be/1uca6dKcOCQ
Pirritxek, Porrotxek eta Mari Mototsek Hondarribiko Hondartza kiroldegia bisitatuko dute abenduaren 8an. Txo, Mikmak txikia ikuskizunarekin, 16:30ean eta 18:00etan.
Gaur jarri dituzte sarrerak salgai, Irungo AEK euskaltegian astelehenetik ostiralera, edota Hondarribiko turismo bulegoetan asteartetik igandera. Bi urtetik beherako umeek ere sarrerak eskuratu behar dituztela adierazi dute antolatzaileek.

