Ondarea, asteburuan zabalik
Ezohiko bisitak egiteko aukera izango da Hondarribian, Irunen eta Oiartzunen, larunbat nahiz igandean.
Ondarea Bertatik bertara. Oarso Bidasoko egitaraua
Azaroak 15, larunbata
Hondarribia- Erdi Aroko gaztelu eta harresiei bisita, 12:00etan. Arkeolan Fundazio arkeologikoaren eskutik, hitzaldi ibiltaria egingo da bertan; Erdi Aroko hiribildua ezagutzeko aukera izango da. Aurkikuntza garrantzitsuenen azalpenak emango dira, besteak beste, hiribildua sortu aurreko dorreen xehetasunak, edo Erdi Aroko gotorlekuarenak. Informazioa eta erreserbak: Arkeolan, 943 63 82 18.
- Gordailua ezagutzeko bisita, 11:00etan (12:00etan gaztelaniaz). Gordailua ez da museoa, biltegi aktiboa baizik: ez du biltegiratze funtzioa bakarrik, laborategia ere bada, ikasketa eta ikerketa zentroa. Ibilbide interaktiboa
- Gordailuan ere, Arkeolan fundazioaren dendrokronologiako laborategiko bisita, 11:00etan (12:00etan gaztelaniaz). Zuhaitzen handitze prozesuan sortzen diren eraztunak ikertzen dituen zientzia da dendrokronologia. Estatuan gai hori jorratzen duten 4 laborategi bakarrik daude; horietako bat da Arkeolan Fundazioak Irunen duena. Josue Susperregi laborategiko arduradunak, ibilbide interaktibo batean eta benetako adibideekin, zientzia horrek nola egiten duen lan azalduko du.
- Bisita gidatua Miazuri meategira, 12:00etan. Berroeta margolariak irudikatu zuen galeria erraldoia ezagutzera. Informazioa eta erreserbak: Felix Ugarte elkartea, 678 42 31 68.
- Zinema saioa, Oiasso Erromatar Museoan, 12:00etan: Borroka presan. Frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin. 2013an Ficab-ek (Bidasoako nazioarteko zinema arkeologikoa) emandako epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen filma horrek. 90. hamarkadan aparteko aurkikuntza zientifiko bat egin zen Portugalen. Coa ibaiaren inguruan, inoiz aire librean azaldu den historiaurreko artearen bilduma garrantzitsuena aurkitu zen. Baina Coako harana eta bere artea, munduan bakarrak, arriskuan zeuden elektrizitatea sortzeko presa handi bat egin nahi zutelako. Borroka ideologiko, politiko eta ekonomikoa hasi zen orduan, enpresa arduradunaren (EDP, Energias de Portugal) eta ondare kulturala zaindu nahi zutenen artean. Gatazka horretan politiko, zientifiko, ikasle, laborari eta inguruko biztanleak izan ziren protagonista.
- Intonazioak eta kantu tradizionala mintegia Ergoiengo Auzokalte elkarteko aretoan. 10:30etik 19:00etara.
- Beloaga gazteluari bisita: Gaztelu baten historia, herri baten historia. 15:30ean, Gurutze auzoko pilotalekua. Informazioa eta erreserbak: Aranzadi 943 46 61 42.
Azaroak 16, igandea
Hondarribia- Rameri Jauregiaren bisita gidatua, 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Informazioa eta erreserbak Arma Plaza Fundazioan, 943 64 46 23.
- Soinuenean (Elizalden), Euskal Herriko soinu-tresnak kalez kale, 12:30ean. Oiartzungo Udaletxeko areto nagusian zuzeneko musika emanaldia: Jean Mixel Bedaxagar (Zuberoako herri kantaerak), Jon Enbeita (Bizkaiko herri kantaerak) eta Tornaevus ahots taldea (Polifonia herrikoia Katalunian).
- Ibargain Elkartean. Bazkaria eta kantu festa, 14:30ean. Informazioa eta erreserbak: Soiunuenea, 943 49 35 78 eta 682 58 99 25.