Errepresaliatuen aldeko sarea Hondarribira iritsiko da 28an
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarraren aurkezpena egingo dute hilaren 28an Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Ekainean Donostian aurkeztu zuten Sare (ikus bideoa), eta orain herriz herri ari dira errepresaliatuen aldeko sarea osatzen.