Parte hartu nahi duenak 943 46 61 42 telefonora deitu behar du.
Apo lasterkaria babesteko neurriak hartu dituzte
Bihar, larunbata, apo lasterkariaren habitata egokitzeko lanak egingo dituzte Hondarribiko Jaitzubian, paduretan nahiz baratzetan, eta boluntarioak behar dituzte. 10:30ean geratu dira paduretatako aparkalekuan, San Joaquin aintziraren parkean —Jaitzubian da, ez nahastu Plaiaundirekin— eta hiru orduz jardungo dute lanean.
Parte hartu nahi duenak 943 46 61 42 telefonora deitu behar du. Aranzadik antolatu du jarduera eta gogoratu duenez, apo lasterkaria espezie mehatxatua da eta Bidasoan hainbat babes neurri hartu dituzte haren ugalketa bermatzeko: “Apo lasterkaria Euskal Autonomia Erkidegoko espezie mehatxatuen zerrenda ‘Kaltebera’ gisa sailkatuta dago. Espezie honen habitata egokitzeko lanak burutuko dira boluntariotza jardunaldi honetan”.