Hamabi enpresek sortu dute plataforma "pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzeko".
Bidasoaldeko hamabi enpresek Bida Osoa plataforma sortu dute, eta asteartean aurkeztuko dute Irungo Oiasso Museoan. Bertako kideek azaldu dutenez, “pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzea da helburua”. Irun eta Hondarribiko Udalek proiektua babestu dute, Bidasoa Biririk-en bidez, eta Gipuzkoako Foru aldundiaren diru laguntza ere jaso du, Lab Hiria programaren barruan.
Astearteko ekitaldian hausnarketa bultzatu nahi dutela zehaztu dute plataformaren arduradunek: “Pertsonei emandako zerbitzuen sektoreak, jarduera ekonomikoan, enpleguan, berrikuntzan eta gizarte ongizatean duen eragiteko ahalmenaren gainean ariko gara”.
Aurkezpenean parte hartu nahi dutenek
postaz izena eman dezakete edo 943 63 39 37 telefono zenbakira deituta.