Aulki mugikorreko bigarren proba igandean, haizeak uzten badu
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIV Ligaren 2. jardunaldia ospatuko da igandean, 10:00etatik aurrera, Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) antolatuta. 100 arraunlari baino gehiago edukiko ditu bertan HAEk, 35 ontzi orotara. Iganderako haize handia emanda dagoenez, antolatzaileek bihar goizean erabakiko dute proba egingo den ala ez.