Hondarribiko Herri Olinpiadek abesti berria izango dute datorren astean

Herriko musika talde baten ekimena da, eta euren kabuz sortu dituzte herri olinpiadak omentzeko letra eta musika. Grabatzen ari dira eta datorren asterako izango dute prest. http://youtu.be/RCSdZzIy518

Ezagutu nahi? Guk ere bai, baina datorren astera arte ez dute ezagutzera emango. Letra zeinek idatzi duen, musika nork egokitu, zeintzuk osatzen duten musikari taldea… zain egon beharko da ordura arte hori guztia eta xehetasun gehiago jakiteko. Hori bai, aste honetan grabaketa hasi behar zutela jakin du HITZAk eta entseguetako batean sartu da (ikus bideoa). Haritik tiraka hasiz gero…
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.