Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gutuna: "Prest gaude dagokiguna ordaintzeko, baina ez gaude prest jasotzen ez dugun zerbitzu batengatik ordaintzeko"

Denis Itxaso San Marko mankomunitateko presidenteak egunotan egindako adierazpenen harira, eskutitza idatzi dute Lezoko, Astigarragako, Hernaniko, Oiartzungo, Pasaiako eta Usurbilgo alkateek.

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2014/11/13
Lezo, Astigarraga, Hernani, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo udalerriok hondakinak Atez Ateko biltzeko erabakia hartu genuenetik, gure herrien birziklatze tasak %30etik %80ra igo ziren oso denbora gutxian. Baina tamalez, erabaki hau ez zuen babestu San Markoko mankomunitatea modu ez-naturalean gobernatzen duen Denis Itxaso PSEko kideak eta lehen unetik Atez Ateko Bilketaren kontra jarri zen. Sei udalerri hauek subiranoki hartutako erabakiaren kontra egin ezinik, hauek ekonomikoki zigortzea erabaki zuen. Nola ordea? gure herrietako atez ateko bilketaren gastu guztiak gure gain hartzera behartuz eta, hori nahikoa ez balitz, gainerako udalerrien (Donostia, Errenteria, Lasarte eta Urnieta) edukiontzien bidezko sistema denon artean ordainaraziz. Jokabide honen aurrean Lezo, Astigarraga, Hernani, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo udalerriok San Marko mankomunitateko aurrekontuei helegitea jarri genien, gure herriek ordaindu beharreko kopuruak ez zetozelako bat jasotzen genituen zerbitzuekin. Eta helegitea jartzearekin batera, mankomunitateak luzatzen zizkigun hainbat faktura geldiaraztea erabaki genuen, sei udalerriok mankomunitatearekin sinatutako hitzarmenak bete zitezen aldarrikatzeko. Egunotan Denis Itxasok, berriz, gure herriei buruzko informazio faltsua argitaratu du, zorraren zenbatekoa puztuz eta arazo honen aurrekari eta testuingurua isilduz; izan ere, beti egon gara gure partea ordaintzeko prest, baina soilik jasotzen ditugun zerbitzuei aurre eginez, San Marko Mankomunitateko batzarrak onartu zituen hitzarmenetan jasotzen den bezala. Mankomunitatearen fakturak hitzarmen hauen arabera egokitzeko eskaera egin diogu Denis Itxasori behin eta berriz, baina bere ezezkoarekin egiten dugu topo beti. Izan ere, Mankomunitatea bere kortijoa bailitzan gobernatzen baitu, erabakiak dekretuz inposatuz eta modu artifizialean mantenduz herrien arteko desorekak. Atez Ateko Bilketaren aurka ahal zuen guztia egingo zuela esan zuen eta formula aurkitu duela uste du: atez atekoa egiten dugun herriak ekonomikoki zigortzen gaitu, gainerako herrien edukiontzien bidezko bilketaren gastuak ordainaraziz; sistema horrekin ezinezkoa denean %50eko birziklatze mailatik igarotzea. San Marko Mankomunitateko lehendakaritzan Denis Itxaso PSE-ko kidea jarri zutenean, PNV-k eta PP-k babestuta, argi geratu zen zein izango zen bere jokabidea. Orain diputaziorako bere hautagaitza aurkeztean, garbi ikusten dugu politika atzerakoien morroi bihurtuko dela berriz ere, bere helburu politikoak lehenesteko. Horregatik, Denis Itxasori eskatzen diogu alderdikeriak alde batera uzteko eta, behingoz, mankomunitate barruan dituen arazoak konpontzeko. Gure herritarrei adierazi nahi diegu, aldiz, dagokiguna ordaintzeko erabateko prestutasuna daukagula, baina ez gaudela prest jasotzen ez dugun zerbitzu batengatik ordaintzen jarraitzeko. Lezo, Astigarraga, Hernani, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo alkateak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.