Genero Onaren Jaialdia antolatu dute Lakaxitan etzirako

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna iristear dela eta, jaialdia antolatu dute Lakaxita gaztetxean, 19:00etan abiatuta. Hitzaldia, afaria eta musika izango dira jardunaldiaren ardatza.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean. Horren inguruan, ekitaldiak eta jardunaldiak antolatzen ari dira han-hemenka. Lakaxita gaztetxeak ere bat egingo du borroka egunarekin eta lehenik eta behin, Genero Onaren Jaialdia antolatu du etzirako larunbatarekin, 19:00etan hasita. Hala, Oihana Etxebarrietak hitzaldia eskainiko Harreman afektibo sexualak espetxean, askatasun (g)une? izenburupean. Horren ondoren, eztabaida izango da Etxebarrieta eta parte hartzaileen artean. 20:30ak aldera gaztetxeko kideek afaria eskainiko diete bertaratzen diren lagunei era 22:00etan aldiz, On musika taldeak kontzertua emango du lehen aldiz Irunen. Horren ondoren, Dj Grubek musika jartzeko ardura izango du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.