Saneamendu sistema "mantentzea eta garbitzea" eskatu du EAJk
Jeltzaleen arabera, Erdiguneko kale batzuetako bizilagunak kexatu egin dira usain txarrengatik. Sare saneamenduaren "mantenu eta garbiketa ezari" egotzi diote.
Jeltzaleen arabera, Erdiguneko merkatari eta bizilagunak kexatu egin dira “usain txarrak” direla eta. “Legealdi honetan nabarmena izan da hiri altzarien narriadura”, esan du Maite Peña bozeramale jeltzaleak. Azaldu dutenez, Biteri, Xenpelar, Andra Mari, Madalena eta inguruko beste hainbat kaletan dago usain txarra, “gorotz hodien trabatzearen ondorioz”.
Peñak adierazi duenez, erdiguneko saneamendu sareak “ez du garbitze eta mantenurik, eta usain txarra etxe eta dendetan sartzen da”. Horregatik, prebentziozko neurriak “lehenbailehen” martxan jar daitezela galdegin du. Euren ustez, egoerak “okerrera” egin dezake euriterik balego, “hiriko eremu baxuenetan uholdeak gertatzeko arriskua egongo da”. Udal gobernuari “arazoari ahal bezain pronto konpontzea” eskatu diote.