EH Bilduren eskariz, alardearen gainean udal gobernuak duen ikuspegia azalduko du.
Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea Eusko Legebiltzarrean mintzatuko da gaur, alardeaz, 15:30etik aurrera bilduko den Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren batzordean.

Jaizkibel konpainia, aurtengo alardean
EH Bilduren legebiltzar taldeak eskatu zuen Kerejetaren agerraldia, Lur Etxeberria kideak zehazki, “Hondarribiko Alardearen inguruan Udal Gobernuak oro har eta Alkateak zehazki daukan inplikazioa eta jarrera azal dezan”.
Alardeaz gain, beste bi gai gai landuko dituzte batzorde horretan gaur, inkomunikazioa eta tortura, batetik, eta Palestinako gatazka, bestetik. 15:30ean hasiko da baztordea eta zuzenean emitituko da,
legebiltzarreko telebista kanalaren bitartez.