Peter Roberts mimoak alkoholaren gehiegizko kontsumoaren arriskuen gaineko ikuskizuna eskaini die herriko DBHko ikasleei, Kultur Etxean.
Peter Roberts mimoa, Kultur Etxean
Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeetako DBHko ikasleek Peter Roberts mimoaren Mimarte emanaldiaz gozatu zuten atzo goizean Kultur Etxean, Udaleko Hezkuntza Departamentuak eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak antolatutako jardunaldian. “Mimoaren bidez, eta magia, umore eta ikusleen parte-hartzea oinarri hartuta, gazteek alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz hausnartzea”, zen helburua.
Ikuskizunan zehar, “alkohol kontsumoaren gehiegikeriak gizarte nahiz osasun aldetik ekartzen dituen arazoak” ikusteko aukera izan zuten gazteek, Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak azaldu duenez.