Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Feminazia

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2014/11/10
Ez dakit zehazki zein den Euskaltzaindiak edo Espainiako Erret Akademiak hitz berri bat hiztegian sartzeko abiarazten duen prozesua. Pentsatzen dut behar baten ondorio izaten dela, errealitate bat existitzen denean, baina ez dugunean kontzeptu hori definituko duen terminorik eskura gure hiztegietan. Izan ere, segundoro aldatzen ari den gizarte honek milaka errealitate berri aurkezten ditu, eta fenomeno horiek izendatzen lagunduko diguten hitz berriak beharrezko bihurtzen dira. Feminazi hitza, adibidez, New Yorkeko kaleetatik dabilen emakume bat deskribatzeko erabil daiteke, kamiseta eta galtza beltzak soinean daramatzana, ile kizkurrekoa, begirada zuzen eta itxura seriokoa, ordu luzez kaleetan zehar ibiltzearekin batera gizonezko ezezagunen piropoak entzuten dituena inongo erantzunik eman gabe. Benetako feminazia. Imajinatuko duzuenez, kasu honetan hitza ez du hizkuntza akademia batek asmatu, albiste baten inguruan Interneten irakurri dudan iritzi batetik atera dut. Albisteak esperimentu txiki bat azaltzen du. Neska batek, New Yorkeko kaleetan emakumeek jasaten duten tratua salatu nahi izan du, eta egunerokotasun hori jasotzeko kamera ezkutu batez baliatu da. Hamar orduz ibili zen emakumea kaleetan gora eta behera, eta denbora horretan ehunka esaldi entzun behar izan zituen, ezezagun bati edozer esateko eskubidea dutela pentsatzen duten beste hainbeste gizonen ahotik. Horietako bat bost minutuz ibili zen kaleetan barrena emakumearen ondoan honen atentzioa lortu nahian. Egia da, esan beharra dago entzun behar izan zituen gauzen artean hitz-goxoak zirela gehienak, baina, zerk bihurtzen du hitz bat eder? Hitzak berak ala piropoa botatzen duen pertsonarekiko dugun sentipenak eta hitzaren atzean ezkutatzen den mezuak? Esperimentu horren kasuan, erraza da asmatzen ezezagun batek neska eder bati hitz goxoak esaten dizkionean zein den piropoaren atzean ezkutatzen den asmoa. Esango nuke. Albistea harrigarria iruditu bazait, emakume batek honen harira idatzitako iritzia surrealista bezala kalifikatuko nuke. Zibernauta honen iritziz, New Yorkeko kaleetan emakumeek jasan behar dutena salatzeko bideo ezkutu bat egin duen neska hau feminazi bat da. Piropoak politak direlako, eta normala delako gizon batek gorputz ederreko emakume bat ikusten duenean horrelako gauzak esatea. Seguruenik, hori jazarpena dela esatea, ideia erradikalak dituen norbaitek soilik bota dezakeela kontsideratuko du. Agian, emakumea bideoan serioegi agertzen dela ere irudituko zaio, gizon baten hitz goxoen aurrean emakumeak irribarre bat zor duela esatea baina ez baitzuen falta. Bost axola umore onez dagoen, lanera presaz doan, gizona atsegin duen ala ez… Lausengatzen gaituen gizonaren aurrean beti esker oneko. Kuriosoena zera da, terminoa ez duela kaletik pausu bakoitza ematearekin batera gizon ezezagun baten piropoa gustura jasoko lukeen internauta horrek asmatu. Badirudi kontzeptua 1990eko hamarkadan sortu zela Ameriketako Estatu Batuetan, emakumea bere gorputzaren jabe dela aldarrikatzen zutenak definitzeko, abortu eskubidea zein antisorgailuen erabilera sutsuki defendatzen zuten horiek izendatzeko, alegia. Beste zailtasun bat ere aurkitzen dut errealitateak definitzeko terminoak asmatzearen inguruan: antonimoak. Kontzeptu bat definitzeko gai baldin bagara, honen kontrakoa zein den ezagutu eta izendatzeko kapaz ere izan beharko genukeela iruditzen zait. Txuria eta beltza, Ying eta Yang. Gauzak horrela, emakumea bere gorputzaren jabe dela zalantzarik egin gabe defendatzen dutenak feminazi terminoaren bidez definitzerik baldin badago, zein hitz erabili genezake abortuaren legea indarrean jartzeko hainbeste lan egin duen Alberto Ruiz Gallardon jaunarentzat?  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.