Helduen eta haurren lasterketak izango dira. Aldez aurretik izena emanez gero, dortsalaren prezioa 8 eurokoa da, eta egunean ematen bada, 12koa. Korrika egiteko ohiturarik ez dutenentzat entrenamenduak egongo dira, lehena astelehenean 19:00etan.
Gaur (larunbata) aurkeztu dute kirol iniziatiba, plazan
Abenduaren 28an (igandea da), elkartasun lasterketa egingo dute Oiartzunen, “sakabanaketagatik bereziten gaituzten kilometroak elkartasun pausoz betetzeko”. Preso eta iheslarien egoera gogorarazteko eta babesa adierazteko proba izango da, “horien egoera larria da, herritik urrunduta daude”. Herriko kirolariek hartu duten probaren ardura, Sare herritar mugimenduaren barruan. Esan dute herriko presoak 1.200 kilometrora urrunduta daudela, eta astero-astero senide eta lagunek kilometro kopuru hori egin ebhar izaten dutela bisitak egiteko: “Elkartasun pauso honen bidez distantzia hori murrizteko pausoa eman nahi dugu, preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen sortuko dugun sarearen parte baikara gu ere”.
Haurrentzako nahi helduentzako lasterketak izango dira , 10:30ean txikiena, 11:30ean helduena. Irteera eta helmuga plazan egingo dituzte helduek, 6,5 kilometro osatzeko helduen karreraren kasuan. Izena
herrikrosa plataformaren webgunearen bitartez eman daiteke, eta aldez aurretik izena emanez gero zortzi eurokoa da dortsalaren prezioa, eta egunean dortsala hartuz gero, 12koa. Oiartzunen bertan ere eros daitezke dortsalak aldez aurretik: Amazkarren, Sorginen eta Garmendin dago horretarako aukera. Haurren kasuan ere izena eman beharko da, baina doan. Aurrerago emango dituzte antolatzaileek
Behin izen ematea eginda, abenduaren 27an egongo da dortsala eta kamiseta hartzeko aukera, 17:00etatik 20:00etara, Oiartzungo plazan. Egun horretan ere izena emateko aukera egongo da (hamabi euroan).
Herri lasterketa honen gaineko informazio gehiago
lasterketaren blogean eta
Facebook orrialdean aurki daiteke.
Entrenatzeko aukera
Korritzeko ohitura dutenek, eta ez dutenek ere izango dute aukera, hala nahi izanez gero, proban parte hartzeko. Izan ere, prestaketa kedadak antolatu dituzte antolatzaileek. astelehenero eta ostegunero, 19:00etan eta plazan, entrenamendu saioak egiteko. Lehen entrenamendua astelehenean bertan (hilak 10), izango da. “Beraz, ez dago aitzakiarik: jantzi arropa eta oinetako egokiak, eta atera zu ere korrika egitera!”.