Oiartzungo Gau Beltza, lanketa baten emaitza arrakastatsua
Urriaren 31ko festa antolatzeko herriko baserrietan ibili ziren Abaraxkako kideak, galdetzeko ea nola ospatzen zuten garai batean Domu Santu bezperako eguna. Herritarrengana ere jo zuten informazio bila. Behekoa Gau Beltzaren bideoa da.
http://youtu.be/PbWN4TtZn88
Abaraxka ludotekako kideek aurreko ostiral arratsean (urriak 31) Gau Beltza izeneko jarduera egin zuten, herritarrekin batera. Albiste honen azaleko bideoan horren zati bat ikus daiteke. Baina jardueraren antolaketa ez zen ausazkoa izan, aurretik, herriko haurrek lanketa egin zutelako gaiaz.
Izan ere, jaia egin aurretik, Oiartzungo baserrietatik ibili ziren Abaraxkako haurrak eta arduradunak galdezka ea nola ospatzen zuten egun hori. Herritarrei ere galdetu zieten horren berri izateko. Horren arabera antolatu zuten Gau Beltza.
Abaraxkako kideak pozik daude gau horrek emandakoarekin, “oso festa polita izan zen, mozorroak, sua, beldurrezko ipuinak, sustoak… Eta bukatzeko, suzko akerra”