50 bat lagun bildu dira udaletxearen aurrean deitutako kontzentrazioan Kataluniako kontsulta babesteko ekimenean.
Kataluniako kontsulta babesteko kontzentrazioa egin dute
Catalunyaren Aldeko Ekimena taldeak deituta, Kataluniako kontsulta babesteko 50 bat lagun elkarretaratu dira gaur eguerdian
Catalunyari elkartasuna. Ara es la hora, si+si lelopean. 13:00etarako luzatu zuten deialdia antolatzaileek udaletxearen aurrean, eta hasiera batean San Juan plazatik Zabaltza plazaraino joateko asmoa agertu zuten arren, azkenean, kontzentrazioa egitea erabaki dute.
Iragan larunbatean ere 800 kandela piztu zituzten hainbat herritarrek Catalunyaren Aldeko Ekimenak deituta.