OHZ eta EJZ borondatez ordaintzeko epea astelehenean bukatuko da
Irungo Udalak jakinarazi du Ondasun Higiezinen Zerga –OHZ– eta Ekonomia Jardueren Zerga –EJZ– borondatez ordaintzeko aukera astelehenean, azaroaren 10ean, amaitzen dela.
Helbideratutako ordainketak egun horretan bertan kargatuko direla jakinarazi du halaber tokiko gobernuak. Helbideratu gabekoak banku edo kutxetan ordaindu beharko dira, etxeetara bidalitako ordainagiria aurkeztuz.