"Erreferente" bihurtzen ari da azoka antolatzaileen iritziz. Aurten 50 erakusketari baino gehiagok parte hartuko dute eta milaka lagun bertara gerturatzea aurreikusi dute azokaren bultzatzaileek.
Halako idazmakinak aurki daitezke azokan
“Erreferente” bihurtzen ari Gipuzkoako Zaharkinen Azoka antolatzaileen aburuz. 50 erakusketariren parte hartzeak eta aurreko urteko 15.000 bisitariak hala demostratzen dutela adierazi dute. Hori dela eta, aurten 4. ekitaldia izango da eta gaurtik igandera bitartean zabalik egongo da Ficoba erakustazokan.
Euskal Herritik, Espainiatik, Frantziatik, Ingalaterratik, Herbehereetatik eta Belgikatik iritsiko dira Irunera antikuarioak eta almonedistak. Gainera urtetik urtera salmentak “gora” egiten dutela aipatu dute antolatzaileek. Hala, interesatuek edozer aurki dezakete bertan, hala nola: “Erlojuak, bitxi isabelinoak, liburuak, jostailuak, mantoiak, lanparak, altzariak, pintura zaharrak, ekialdeko artea eta erlijioarekin lotutakoa…” adierazi dute, eta “hori lagin txiki bat besterik ez da; izan ere, 25.000 objektu baino gehiago jarriko dira salgai”.
Hala, azoka are interesgarriagoa egiteko asmoarekin, enkantea izango da bihar 18:00etan euro batetik abiatuta. Igandean bestalde, azokan bertan gastatzeko 200 euroko opari txartel bat zozkatuko da.
Hori horrela, azokara hurbildu nahi duten lagunek gaur 17:00etatik 21:00etara, edota bihar eta etzi 11:00etatik 21:00etara egin dezakete. Sarrerak 3 euroko kostua izango dute eta 12 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira, heldu batek lagunduta beti ere.