OARSO BIDASOKO HITZA-ren kazetariak errepide bazterretan egongo dira igandean, Behobia-Donostiaren irudiak jasotzen, giroaren berri izaten, Oarsoaldeko eta Bidasoko korrikalarien jarraipena egiten… Baina toki guztietan egoterik ez, eta irakurleei deia egiten diegu jaso ditzaketen irudiak HITZA-ra bidaltzeko.
Hedabidaren helbide orokorrera bidali behar dira irudi horiek.
Behin horiek jasota, astelehenean,
HITZA-ren webgunean publikatuko ditugu horiek, herriz herrikako sailkapenekin batera. Argazkietan egilearen izena jarriko dugu.