58 pilotari ari dira lehian Xanisteban Eguneko Pala Txapelketan
Girizia elkartearen Xanistebam Eguneko Pala Txapelketako partidak jokatzen ari dira jada Kontzejupean. Banakako txapelketa da, eta Giriziatik emandako datuen arabera orotara 58 pilotari ari dira lehian: 19 emakumeen kategoriakoak dira, 31 gizonen lehen mailakoak, eta 8 gizonen bigarren mailakoak.
Taldeka daude banatuta pilotari horiek guztiak. Ligaxka modura jokatuko dute multzo horiek, eta lehen sailkatuek kanporaketen fasea final zortzirenetan hasiko dute. Final laurdenak gainditu ondoren, final erdiak abenduaren 18 eta 22an jokatuko dira, eta finalak, abenduaren 26an, Xanisteban Egunean.