Trafiko aldaketak izango dira igandean, Behobia-Donostia dela eta
Nafarroa etorbide osoa, Lartzabaldik Iztietaraino, itxita egongo da 09:30etik 13:30era. Horregatik, hainbat aldaketa izango dira etorbide horren inguruko auzoetan.
Lartzabalgako bizilagunak:
- Auzotik irteteko, Gi-2132 erabili ahal izango da:
- Oiartzun aldera joateko, GI-2134 errepidean zehar
- AP 8-tik
- Donostia, Irun, Frantzia, Hernani eta abar
- Hernani, GI-2132 errepidean zehar
- Errenteria aldera:
- Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburu Berri, Pontikan barrena
- Kasko Historikora: Fanderian zehar, Santa Klara biribilgunea.
- Aparkalekuak
- Nafarroa hiribideko aparkalekuak, Lartzabal eta Gabierrota biribilguneen artean, azaroaren 8tik (larunbata) 18:00etatik aurrera eliminatu egingo dira
Arraguako bizilagunak:
- Lartzabal biribilgunetik aterako da auzotik. Bideartean norabide aldaketa egin beharko da auzotik atera ahal izateko.
Gabierrotako bizilagunak
Auzoa erabat itxita geratuko da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez:- Motozikleta, ziklomotore eta bizikletak izan ezik, horiek Fanderiako auzoa komunikatzen duten bi zubiak erabili ahal izango baitituzte.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonak: baimena emango da Touring etorbidean barrena Fanderia auzotik sartzeko, komisaldegiaren aurreko bidegorrian eta Gabierrota pasealekuaren barrena.
- Errenteriako Erdigunera:
- Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburuberri, Pontikan barrena
- Kasko Historikora: Fanderia, Santa Klara biribilgunetik.
- Aparkalekuak
- Bizilagunek aldez aurretik aurreikusi beharko dute ibilgailua behar duten, Fanderian aparkatuta.
- Lartzabal eta Gabierrota biribilgune eta Santa Klara (Matxain) eta Gabierrota biribilgune bitarteko Nafarroa hiribidearen zatian ez da ibilgailurik egongo larunbateko 18:00etatik aurrera.
Fanderiako bizilagunak
Touring etorbidean barrena Santa Klara biribilguneranzko sarrera ezin izango da Garcia Lorca kaletik egin. Alternatiba gisa, Jorge Oteizatik, Agustinak auzoan barrena, egin ahal izango da.Kasko Historiko eta Erdiguneko bizilagunak
- Kasko Historikora Agustinetatik barrena edo Erdigunetik (Pontika, Alaberga, eta abar) sartu beharko da.
- Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Merkataritza zentroko aparkalekua erabiliko da.
- Garraiobide publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.
- Nafarroa hiribideko taxi geltokia Biteri kalera aldatuko da, Mari Carmen loradendaren parera.
- Fanderiara Tomas Lopez kaletik sartu beharko da. Biribilgune erdia irekia egongo da zirkulaziorako (beste erdia lasterketarako gordeko da).
- Fernandez de Landako irteera trafikorako itxita egongo da
Iztietako bizilagunak
- Iztietara, beti bezala, Donostia kaletik sartu beharko da.
- Irun kalean Nafarroa hiribiderako sarbidea itxiko da.
- Auzotik ateratzeko Iztieta pasealekuan irteera bat prestatuko da Lezo aldera, eta Oiartzun kalean barrena egingo da.
- Udaltzaingoak bulego mugikorra (furgoneta) jarriko du auzoan, probak irauten duen bitartean.
- Erdigunera sartzeko, Merkataritza Zentroko aparkalekuaren sarbidea erabiliko da (eskailera eta aparkalekua).